XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4) Anfibioak edo urlehortarrak.

Udabarri aldera ez jatzu zaila egingo herri inguruko putzu edo urmahel batetatik apaburu batzuk ekartea.

Horreek behatuz, ikusiko dozu zelan apaburuak itxuraldatzen diran umearotik heldutasunera heltzen diran neurrian.

Aldatze honi metamorfosis deritxo.

Kontutan izan beharko dozuz gauza bi honeek: Ez jarri apaburu larregi ontzian.

Putzuan dagozan urdilista edo landaratxo txiki batzuk ere jarri apaburuak zer jan izan daien.

Ontzi bezela edozein erabili daikezu, arrain ontzi bat, dortokak eukitekoa, ala beirazko flasko bat, besterik ez badozue.

arrautzak; ur dilistak; apaburu jaio barriak; apaburuak; buztana desagertzen.

Behin atzeko hankak sortu ezkero, hobe izango zeunkie barriro aurkitu zenduezan putzu bardinera eroatea, bestela ihes egin edo goseak hilgo jatzuezalako.

Alkarrizketa bat ere sortu daikezue gelan, urlehortarrak hobeto ezagutzeko asmoz.

Beti bezela hemen izango dozuz itaun lagungarri batzuk.